Cullinan diamantea

Bederatzi pusketak apurketaren ondoren.
Cullinan diamantetik banatutako 9 kristalen erreprodukzioa.

Cullinan diamantea, Hegoaldeko Izarra ezizenez ere ezagutua, historia osoan topatu eta ezagutu izan den diamanterik handiena da. Hego Afrikako meatze batean topatu zuten eta 3106,75 kilate (621,35 gramo) pisatzen zituen. 1905eko ekainaren 25ean Pretoria hiritik 45 kilometro ekialdera dagoen Cullinan udalerrian topatu zuen (Gauteng probintzia, Hegoafrika). Harribitxia diamante mehatz hartako nagusia zen sir Thomas Cullinan nagusiaren ohorez izendatua izan zen. Aldiz, Hegoaldeko Izarra ezizena Julez Verne eleberrigilearen Hegoaldeko Izarra eleberrian oinarritu zen, honetan Hegoaldeko Izarra munduko kilate handiena duen diamantearen izena da.

Diamante gordina Eduardo VII.a Erresuma Batukoari urtebetetze opari gisa eman zitzaion, honek 1906an diamantea landu zezaten agindu zuen. Lanketa hortatik 150 harribitxi landu lortu ziren, hauek ordenatu eta Cullinan I.a, Cullinan II.a, Cullinan III.a, eta abar bezala bataiatuak izan ziren. Cullinan I.a harribitxia Britainiar Estatu Inperialaren Koroan atxikitua dago, 1985. urtearte landutako diamanterik handiena izan zen, urte hartan Golden Jubilee (Urrezko Jubileua) diamanteak lehenbiziko postua kendu ziolarik. Bienbitartean, jatorrizko Cullinan diamante handitik ateratako Cullinan II.a harribitxia Britainiar Estatu Inperialaren Koroako erakargune nagusia da, harribitxi hau Londresko Dorrean gordetzen da. Maria Erreginak Cullinan III.a eta IV.a habrribitxiei Chips (Ezpalak) deitzen zien, hauek paparreko bati gehitu zitzaizkien, bertan Cullinan IV.a Cullinan III.atik zintzilikatzen delarik.


Developed by StudentB