Cynthia Ann Stephanie Lauper (1953ko ekainaren 22a, Queens, New York) estatubatuar abeslari, konposatzaile eta aktore bat da. Lauperrek orain arte 11 disko eta 40 single argitaratu ditu, 2008. urtean jada mundu osoan 60 milioi grabazio salduak zituen.
Euskal Herrian ere egona da, hain zuzen ere, 2011ko uztailaren 25an Donostiako jazzaldiaren barnean Trinitate Plazan kontzertu bat eskeini zuen.
Bere ibilbideko abesti ospetsuenen artean Girls Just Want To Have Fun, She Bop, Time After Time eta Tru Colors daude.