Dangerous Liaisons (euskaraz Harreman Arriskutsuak) 1988ko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariaren estatubatuar filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu zuten: Glenn Close John Malkovich, Michelle Pfeiffer, Keanu Reeves eta Uma Thurman.
Filma XVIII. mendeko Pierre Choderlos de Laclos frantziar idazlearen Les Liaisons dangereuses eleberriaren egokitzapena da.
Badaude hainbat film eleberri honetan oinarrituta daudenak, adibidez Cruel Intentions (Sarah Michelle Gellar, Ryan Phillippe, Reese Witherspoon, Selma Blair) edo Valmont (Annette Bening, Colin Firth, Meg Tilly).
1988ko Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria irabazi zituen, denera 7 Oscar Sarietarako izendatua ere egon zen, tartean Film onenaren Oscar Saria.