Das Lied der Deutschen

Das Lied der Deutschen
Jatorria
Egilea(k)August Heinrich Hoffmann von Fallersleben
Sorrera-urtea1841
Argitaratze-data1841
IzenburuaDas Lied der Deutschen eta Deutschlandlied
MugimenduaVormärz (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Ezaugarriak
Genero artistikoaanthem (en) Itzuli
Hizkuntzaalemana
TonoaMi bemol maior
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaGott erhalte Franz den Kaiser (en) Itzuli
HitzakAugust Heinrich Hoffmann von Fallersleben
Bestelako lanak
MusikagileaJoseph Haydn

Das Lied der Deutschen edo Deutschlandlied (euskaraz: «Alemaniarren abestia edo Alemaniaren abestia») Alemaniako ereserkia da. Hitzak August Heinrich Hoffmann von Fallerslebenek idatzi zituen 1841ean eta musika Joseph Haydnek moldatua da. Hain zuzen, 1797ko hari-tresnerako kuarteto (Kaiserquartett) baten zati bat da. Partitura bera, Leopold Haschkaren hitzekin, Austria-Hungariako Inperioko ereserkia zen.

Gaur egun, hirugarren estrofa baino ez da ereserkia: abesti osoa 1922an bihurtu zen Alemaniako ereserki, Weimarko Errepublikaren garaian. Hirugarren Reichean, ereserkiko lehen bertsoa baino ez zen abesten, eta ondoren nazi alderdiaren Horst Wessel Lied abesten zuten. 1952an, Alemaniako Errepublika Federalak (AEF) Deutschlandlieden hirugarren ahapaldia hartu zuen ereserkitzat, eta egun horixe da Alemaniako de facto ereserkia.


Developed by StudentB