Dasavatara

Haragitzeak: Matsia, Kurma, Varaja, Vamaná, Krishná, Kalki, Buddha, Paraśu Rāma, Rāma, Narasimha eta Rādhā.

Dasavatara (euskaraz «hamar haragitzeak» esan nahi duen sanskritozko hitza) arriskuan dauden gizakiak salbatzeko, Vishnu hindu jainkoak egin beharreko hamar haragitzeak dira. Hindu mitologiaren arabera, Vishnuk forma hauek hartu ditu: arraina, dortoka, basurdea, lehoi-gizona, ipotxa, aizkoraz armaturiko gizona, Rāma, Krishná eta Balarama, Krishnáren anaia. Hamargarren haragitzea gauzatzeke dago oraindik; zaldiaren itxura hartuko du horretan Vishnuk.


Developed by StudentB