Estatistikan, dendrograma, grekera klasikozko dendron, "zuhaitz", -gramma, "marrazki", hitzetatik, zuhaitz erako diagrama da. Multzokatze tekniken jomuga da: dendrogramak elementu ezberdinen bilketa eta osatutako multzoak erakusten ditu, elementu eta multzo ezberdinen arteko distantziak azalduz. Distantziak elementuen gainean jasotako datuetan oinarrituz kalkulatzen dira. Adibide gisa, hona dendrograma bat:
--0---------10---------20---------30---------40---------50---------60 A--------| |---------------------------------------| B--------| | |-------| C-------------------------------| | | |----------------| | D-------------------------------| |---------- | | E--------------------------------------------------------|
Arestiko dendrograman, A, B, C, D eta E elementu, objektu edo banakoen elkarketak eta ondorengo multzoen bilketak azaltzen dira. Ardatz horizontalean distantziak azaltzen dira. Elementu antzekoenak A eta B dira, distantzia txikienera elkartzen direnak direlako. Bi multzo bereizten da A-B alde batetik eta C-D bestetik, multzo homogenoena A-B izanik, distantzia txikienera agertzen den multzoa delako. Elementu berezi bat, beste elementuekin antz handirik ez duena edo beste elementuetarako distantzia handia duena badago: E elementua.