Dentsitate (fisika) | |
---|---|
Magnitude mota | materialen propietate mekanikoa eta neurtutako kantitatea |
Formula | |
Formulako ikurra | , eta |
Ohiko ikurra | eta |
Neurtzeko unitatea | kilogramo metro kubikoko, tonne per cubic metre (en) eta kilogram per litre (en) |
Dimentsioa |
Fisikan eta Kimikan, dentsitatea deritzo bolumen jakin batean dagoen masaren kantitateari dagokion magnitudeari. Zehatzago izendaturik, "masa-dentsitatea" edo "dentsitate masikoa" terminoak ere erabiltzen dira preseski, zein magnituderen dentsitatea den adierazteko; izan ere, masa magnitudearekin erabiltzeaz gain, "dentsitate" izena elkartutik agertzen da hainbat magnitude fisikorekin, hala nola "energia-dentsitatea", "korronte-dentsitatea"... terminoetan. Dena den, artikulu hau masa-dentsitateari buruzkoa da, eta hemendik aurrera dentsitate hitz hutsaz aipatuko da, bestelako magnituderen izenik erantsi gabe.
Dentsitate hitza latinezko densĭtas, -ātis hitzetik dator, eta greziar alfabetoko letrarekin sinbolizatzen da ("rho" deitzen da). Magnitude eratorria da, dimentsioa duena, eta nazioarteko SI sisteman dagokion unitatea edo da. Ur puruaren dentsitatea da -ko tenperaturan.[1]