Dentsitate (fisika)

Dentsitate (fisika)
Magnitude motamaterialen propietate mekanikoa eta neurtutako kantitatea
Formula
Formulako ikurra, eta
Ohiko ikurra eta
Neurtzeko unitateakilogramo metro kubikoko, tonne per cubic metre (en) Itzuli eta kilogram per litre (en) Itzuli
Dimentsioa

Fisikan eta Kimikan, dentsitatea deritzo bolumen jakin batean dagoen masaren kantitateari dagokion magnitudeari. Zehatzago izendaturik, "masa-dentsitatea" edo "dentsitate masikoa" terminoak ere erabiltzen dira preseski, zein magnituderen dentsitatea den adierazteko; izan ere, masa magnitudearekin erabiltzeaz gain, "dentsitate" izena elkartutik agertzen da hainbat magnitude fisikorekin, hala nola "energia-dentsitatea", "korronte-dentsitatea"... terminoetan. Dena den, artikulu hau masa-dentsitateari buruzkoa da, eta hemendik aurrera dentsitate hitz hutsaz aipatuko da, bestelako magnituderen izenik erantsi gabe.

Dentsitate hitza latinezko densĭtas, -ātis hitzetik dator, eta greziar alfabetoko  letrarekin sinbolizatzen da ("rho" deitzen da). Magnitude eratorria da, dimentsioa duena, eta nazioarteko SI sisteman dagokion unitatea edo da. Ur puruaren dentsitatea da -ko tenperaturan.[1]

  1. Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklpedikoa. .

Developed by StudentB