Departamendu bat estatu bat administratiboki lurraldez banatutako unitate bakoitza da.
Estatuen arabera, departamendu bat estatu, probintzia edo oblast baten baliokidea da (barne politikak definitzen baitu banaketa, tamaina eta eskumenak), eta maila goragoko banaketarekin edo gabe (eskualde, erkidego...) antola daiteke.
Honako herrialdeak departamenduetan banatzen dira (alfabetoaren hurrenkeran): Argentina, Benin, Boli Kosta, Bolivia, Burkina Faso, El Salvador, Frantzia, Gabon, Guatemala, Haiti, Honduras, Kamerun, Kolonbia, Nikaragua, Niger, Peru, Paraguai, Senegal eta Uruguai.