1873ko Depresio Handia mundu osoan, baina batez ere Europan eta Estatu Batuetan, jasandako krisi ekonomikoa izan zen, Bigarren Industria Iraultzak eta Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren amaierak sortutako hazkunde ekonomiko biziarekin amaitu zuena. Garai hartan, gertakari 'Depresio Handia' zioten eta historiografian 1930eko hamarkadako Depresio Handia izan arte horrela ere esan zioten. 1873an hasi eta 1896 ingurura arte iraun zuen garai honetan deflazioa hedatu eta hazkundea apaldu arren, ez zituen Depresio Handian nabarmenak izan ziren "atzeratze ekonomiko eta porrot izugarriak" izan.[1]
Krisia Mendebaldeko Europan eta Ipar Amerikan agerikoa izan zen oso, batez ere, garai haietan munduko beste eskualdetan erregistro eta datu ekonomiko fidagarriak existitzen ez zirelako. Askotan krisiaren kolpea gehien jasan zuen herrialdea Erresuma Batua izan zela diote; izan ere, Europa kontinentaleko ekonomien aurrean industria arloan mantentzen zuen lidergoa galdu zuen.[2] Gehiengoen aburuz, Erresuma Batuko ekonomiak etengabeko depresio bat jasan zuen 1873 eta 1896 artean.[3]
Estatu Batuetan, ekonomialariek 1873ko Depresio Handiari Long Depression (hitzez hitz, 'Depresio Luze') diote. 1873ko Izuak piztu eta 1893ko Izuaraino iraun zuen.[4] National Bureau of Economic Research elkartearen esanetan, izuaren ondorengo beherapenak 1873ko urritik 1879ko martxoraino iraun zuen. Hau da, 65 hilabete iraun zuen, NBER-k inoiz neurritako beherapenik zabalena (Depresio Handiarenak 43 hilabete iraun zuen) izanda.[5][6] Krisialdia pasa eta gero, Ameriketako Estatu Batuetako ekonomiak ekonomia-hazkunde tasa handiak izan zituen, izan ere, 1870eko eta 1880ko hamarkadetan inoizko tasarik handienak izan zituen.[7]
Frantzian gertakariak bere ezaugarri propioak izan zituen. Frantzia-Prusia Gerraren porrota berria zen eta alemaniarrei 200 milioi £-ko erreparazioak ordaintzen ari zen izua piztean.[8] Gobernuak nahita egindako deflazio bat izatea erabaki zuen.[8]
Union Générale bankua 1882an porrot egin zuen eta Parisko burtsa kolapsatu egin zen. Gainera, ardogintzak eta zeta-industriak gaixotasunen eragina jasan zuten.[9] Hurrengo hamar urteetan frantziar nazio-produktu garbia gainbeherean izan zen.[10]