Deustu | ||
---|---|---|
Bilboren banaketa administratiboa | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Probintzia | Bizkaia | |
Bizkaiko eskualdea | Bilboaldea | |
Udalerria | Bilbo | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 43°16′20″N 2°56′45″W / 43.2722°N 2.9458°W | |
Azalera | 4,95 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 48.146 (2022) −1.047 (2019) | |
Dentsitatea | 9.726 bizt/km² |
Deustu[1] Bilboko (Bizkaia) administrazio-barrutietako 1. barrutia da. 49.193 biztanle ditu (2019) eta 4,96 km²-ko azalera.[2]
Auzoak 3,00 km² besterik ez dute okupatzen, eta gainerako lursaila Artxanda mendiaren eta Elorrieta mendiaren hegalak dira.
Arangoiti, Ibarrekolanda, San Inazio-Elorrieta eta San Pedro auzoetan banatzen da.[3] Deustuko San Pedro elizatea udalerri independentea izan zen 1925eko urtarrilaren 1a arte. Egun horretan, Bizkaiko hiriburuak bere Deustuko lurrak hartu zituen hiribildua hedatzen jarraitzeko.
Barrutia ikasle-giroko eskualde gisa ezagutzen da, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen[4], Hizkuntza Eskola Ofizialaren[5] eta, bereziki, Deustuko Unibertsitatearen egoitza baita, baita zenbait ikastetxeren egoitza ere.[6]