Deustuko Unibertsitatea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | unibertsitate pribatua, sarbide irekiko argitaletxea, Unibertsitate katolikoa eta Jesuit university (en) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Jarduera | |
Kidetza | European University Association (en) , Conference of Rectors of Spanish Universities (en) eta Unión de Editoriales Universitarias Españolas |
Honen parte | International Association of Jesuit Universities (en) |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania eta euskara |
Osatuta | Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatea Deustuko Unibertsitateko liburutegia Theological faculty of Deusto (en) Universidad de Deusto, Facultad de Derecho y Escuela de guión de cine y televisión Juan de Antxieta. (en) Universidad de Deusto. Centro de Documentación en Ocio del Instituto de Estudios de Ocio (en) |
Historia | |
Sorrera | 1886 |
webgune ofiziala |
Deustuko Unibertsitatea (UD) Bilboko izen bereko auzoan dagoen unibertsitatea da.
Bigarren hezkuntzako ikastetxeez gain, jesulagunek goi mailako ikasketen zentro bat ere sortu nahi zuten. Laster jarri ziren harremanetan kulturaz eta hezkuntzaz arduratuta zegoen eta merkataritzan ziharduen goi burgesiako talde batekin. Horrela, 1881eko urriaren 26an, Bilbon industria goraka zihoan une horretan, Jesusen Konpainiaren buruak Bilbon goi mailako ikasketen zentro bat sortzea onartu zuen. Etxearen eraikuntzaz arduratzeko (Francisco de Cubas y Gonzáles Montesi agindutako Eraikin Nagusia eraikitzeko) La Enseñanza Católica S.A. sortu zen. Bertan, garai hartako 13 pertsona ospetsuk parte hartu zuten, Casilda Iturrizar, Epalzaren alargunak besteak beste.
1916an "Unibertsitate Komertziala" deritzana sortu zen, ikasketa ekonomikoetara bideratutako fakultatea eraikitzeko asmoz.[1] Bi ildoren inguruan antolatu zen: merkataritzako aholkularitza eta enpresen zuzendaritza. Hastapen horietan A. Luis Chalbaud-ek hartu zuen parte. Jesulagun izateko ikasketak eta Deustuko ikasketak amaitu ondoren, ikasketa ekonomikoen proiektu bat aurkeztu zuen 1912an, AEBetan, Erresuma Batuan, Alemanian eta Italian sortutakoen ildotik. Agirre Bizkaitar Fundazioak finantzatu zuen Espainian aitzindari izan ziren ikasketa horiek sortzeko proiektua.
Espainian, prestigio gehien duten unibertsitateen tartean dago.