Dialnet

Dialnet, interneteko atari bat da Espainiako ekoizpen zientifikoa hedatzeko 2001ean sortu zena. Humanitateetan eta Gizarte zientzietan espezializatua dago. Bere datu-basea, sarbide askekoa, Errioxako Unibertsitateak sortu zuen aldizkaritegi digital bat da iberiar erdiuharteko eta Hego Amerikako aldizkari zientifikoen aurkibideak biltzen dituena. Aldizkariak ez ezik, liburuak, monografiak, tesiak eta antzerako idazkiak ere jasotzen ditu. Idazki askoren testuak osorik irakurri daitezke.

Atari honetan Espainiako eta Hego Amerikako hainbat unibertsitatek lan egiten dute aldizkarien laburpenak sartuz. Era berean, baditu ere gaztelania ez diren beste hizkuntza batzuen idazkiak dituzten datu-baseak, besteak beste, euskarazko batzuk.[1]

  1. (Gaztelaniaz) «Contenido-Páginas de Ayuda-Dialnet» dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2017-01-19).

Developed by StudentB