Dinamo

Artikulu hau sorgailuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dinamo (argipena)».
"Dinamo izeneko makina elektriko"a {284110 AEBko patentetik hartuta)

Dinamoa sorgailu elektrikoa da, indukzio elektromagnetikoari esker energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duena; kommutagailu mekaniko bat erabiliz korronte zuzena sortzen du.

Dinamoak izan ziren industria energiaz hornitzeko gauza izan ziren lehenengo sorgailu elektrikoak; eta haietan oinarritu ziren geroago energia elektrikoa sortu, eraldatu eta erabiltzeko asmatutako beste gailu elektriko batzuk; besteak beste korronte zuzeneko motor elektrikoak, korronte alternoa sortzeko alternadoreak, korronteak eraldatzeko bihurgailu birakariak eta indukziozko motor elektrikoak. Gaur egun alternadorea erabiltzen da gehienbat, eraginkortasun, fidagarritasun eta kostuarengatik energia elektrikoa kopuru handitan sortzeko. Dinamoek kommutagailu mekanikoa erabili beharraren desabantaila dute.


Developed by StudentB