Dislexia

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Dislexia
Deskribapena
MotaIrakurketaren nahasmendua, hizkuntza nahasmendua, ikaskuntzaren nahasmendua
eritasuna
EspezialitateaNeuropsikologia
Pediatria
Arrazoia(k)gaixotasun genetiko
Sintoma(k)Irakurketaren nahasmendua
Azterketa medikoafunctional magnetic resonance imaging (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Identifikatzaileak
GNS-10-MKR48.0
OMIM300509, 600202, 604254, 606616, 606896 eta 608995
DiseasesDB4016
MedlinePlus001406
eMedicine001406
MeSHD004410
Disease Ontology IDDOID:4428

Dislexiak etimologikoki hizkuntzaren zailtasuna esan nahi du (grekoko δυσ, zailtasuna, anomalia eta λέξις, hizketa, ahoskuntza). Gaur egun, irakurtzean ager daitekeen arazotzat hartzen da eta ez du arrazoi intelektual, kultural edota emozionalekin inongo zerikusirik: ez zaio interes edo motibazio faltari lotu behar, ezta zentzumen urritasunari ere[1][2][3]. Izaera kognitiboa du eta hizkuntza idatziarekin zerikusia duten ahalbideetan eragina izaten du, ikuste eta entzute kodifikazioan, epe laburreko memorian eta ordena eta sekuentziazio hautematean. Zailtasuna da, baina ez da inondik inora prozesu fonologikoan parte hartzen duten burmuineko atalen disfuntzioa eta ez dago burmuineko lesiorik.

Ikaskuntzaren nahasmendu espezifikoa da, adimen orokorrarekiko independentea baina, hala ere, ikaskuntza akademikoari eta irakurketa-idazketa errendimenduari eragiten die eta, horren ondorioz, ikaskuntza akademiko guztiei. Ohikoa da irakurtzea eta idaztea funtsezkoa duten eskola-sistema eta kultura guztietan. Oinarri neurobiologikoa du, ez psikologikoa. Oraindik ere, ez da maiz diagnostikatzen gizarte aurreratuetan eta dislexia duten ikasle askok beren ikasketak bukatu arren, ez dakite dislexia dutenik. Kalkulu batzuen arabera, biztanleriaren % 10 bati eragiten dio[4][5][6], baina oraindik ere diagnosia egin zaien biztanleen ehunekoa oso txikia da eta diagnosirik gabeko kasu asko daudela uste da. Beste iturri batzuek % 3tik % 15era zabaltzen dute haren prebalentzia[7][8]. Dislexiloek ulermen ona izan lezakete entzuten dituzten testuekin, baina irakurritakoan, ordea, nabarmen eskasagoa dute.

Ikaskuntza-nahasmendurik ohikoena da haurrengan, eta irakurmena eskuratzeko zailtasun esanguratsu eta iraunkorra du ezaugarri, edozein kausa intelektual, kultural eta emozionalekiko independentea izanik. Ustekabean agertzen da adin goiztiarrean, haurra irakurtzen eta idazten hasten denean. Era berean, eskola-porrotaren arrazoi nagusietako bat da.[9]

  1. (Gaztelaniaz) UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra - Cátedra de Cultura Científica de la UPV/EHU. (2018-12-04). Marta Ferrero: ”Educación basada en la evidencia: retos y propuestas de mejora”. (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
  2. (Ingelesez) What is dyslexia – European Dyslexia Association. (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  3. (Ingelesez) «What is Dyslexia? | Dyslexia Research Trust» DRT Website (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  4. Wagner, Richard K.; Zirps, Fotena A.; Edwards, Ashley A.; Wood, Sarah G.; Joyner, Rachel E.; Becker, Betsy J.; Liu, Guangyun; Beal, Bethany. (2020). «The Prevalence of Dyslexia: A New Approach to Its Estimation» Journal of Learning Disabilities 53 (5): 354–365.  doi:10.1177/0022219420920377. ISSN 1538-4780. PMID 32452713. PMC 8183124. (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  5. «Understanding Dyslexia» www.dyslexiacenterofutah.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  6. (Portugesez) Portal da Dislexia » Prevalência da Dislexia. 2013-07-29 (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  7. (Gaztelaniaz) «¿Cuál es la prevalencia de la Dislexia?» Diseasemaps (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  8. «La dislexia afecta al 15 % de la población mundial» www.unl.edu.ar (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  9. (Gaztelaniaz) «Dislebi: ¿Qué es la dislexia?» Euskadi Dislexia (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).

Developed by StudentB