Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Donetskeko oblasta Донецька область | |
---|---|
Ukrainako oblasta | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Ukraina |
Hiriburua | Donetsk |
Geografia | |
Azalera | 26.517 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 4.542.280 biztanle (2008) |
Dentsitatea | 171,3 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
www.donoda.gov.ua |
Donetskeko oblasta (ukraineraz: Донецька область, translit. Donets’ka oblast’), Ukrainako hego-ekialdeko oblast bat da. Hego-mendebaldean Zaporijiako eta Dnipropetrovskeko oblastekin du muga, ipar-ekialdean Luhanskekoarekin, ekialdean Errusiako Rostov oblastarekin eta hegoaldean Azov itsasoarekin. 26.517 km²ko azalera du eta 2008an 4.542.280 biztanle zituen[1] (Ukrainako populazio osoaren %9,7). Hiriburua Donetsk da. Donbasseko gerra zibilaren ondorioz, eskualdeak aldaketa demografiko eta ekonomiko sakonak jasan ditu.
2014ko apirilaren 6an piztu zen Donbasseko gerra, errusiazaleen eta ukrainazaleen artean. 2014ko maiatzaren 11n errusiazaleek sustaturik egindako erreferendumaren ondorioz, Donetskeko oblasta estatu independente bilakatu zen. Errusiazale independentistek hiriburua eta hego-ekialdea bereganatu zituzten; Ukrainako Gobernuak, aldiz, iparraldea eta mendebaldea bere kontrolpean mantendu zituen. 2022ko otsailaz geroztik, Errusiaren Ukrainako inbasioarekin, errusiazaleek Donetsekeko oblastaren are eremu handiagoa bereganatu zuten (bereziki, hegoalde osoa, Mariupol barne). Ondoren, 2022ko irailaren 30ean, errusiazaleen kontrolpeko eremua (oblasteko zatirik handiena eta jendetsuena) Errusiako Federaziora batu zen.