Dorothea Lange | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dorothea Margaretta Nutzhorn |
Jaiotza | Hoboken, 1895eko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | germano-estatubatuarra |
Heriotza | San Frantzisko, 1965eko urriaren 11 (70 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hestegorriko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maynard Dixon (1920 - 1935) Paul Schuster Taylor (1935 - 1965) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wadleigh High School for Girls (en) Columbia Unibertsitatea (1917 - 1918) : argazkigintza |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, fotokazetaria, argazkilaria, dokumentalista eta artista |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak eta San Frantzisko |
Enplegatzailea(k) | Farm Security Administration (en) War Relocation Authority (en) San Francisco Art Institute (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Errealismo soziala |
Genero artistikoa | erretratua |
Dorothea Lange, sortze izena Dorothea Margaretta Nutzhorn Lange (Hoboken, New Jersey, 1895eko maiatzaren 26a - San Frantzisko, Kalifornia, 1965eko urriaren 11) estatubatuar argazkilari eta fotokazetaria izan zen. Haren lanik ezagunena Depresio Handiari buruzko argazki saila da, Nekazaritza Segurantzaren Administrazioaren aginduz egin zuena. Argazki horiek humanizatu zituzten Depresio Handiaren ondorioak, eta eragin handia izan zuten argazkigintza dokumentalaren garapenean.[1]