Douglas MacArthur (Little Rock, Arkansas, 1880ko urtarrilaren 26a - Washington Hiria, 1964ko apirilaren 5a) estatubatuar militarra izan zen, Lehen Mundu Gerran, Bigarren Mundu Gerran eta Koreako Gerran parte hartu zuena. Bigarren Mundu Gerrako Filipinetako kanpainan izandako ardura eta kudeaketarengatik AEBko Ohore Domina jaso zuen.