Dur Sharrukin | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Antzinako herrialdea | Irakeko Erresuma |
Governorate of Iraq | Ninawa |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°30′34″N 43°13′46″E / 36.50953°N 43.22931°E |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | K.a. 706 |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Dur Sharrukin[1][2] ("Sargonen Gotorlekua"), gaur egun Khorsabad herrixka, Asiriako hiri harresitua izan zen, Sargon II.ak K.a. 713an eraikiarazi zuena. K.a. 707 edo K.a. 706an, erresumako hiriburu bilakatu zen. Mosuldik 15 kilometro ipar-ekialdera eta Ninivetik 20 kilometro iparraldera dagoena; bertan asiriarrak bizi dira.
Gutxi gora-behera, 1760x1635 metroko neurriak zituen (Asiriako hiribururik txikiena izan zen). Harresien luzera 16280 unitate asiriarrekoa zen, Sargonen izenaren zenbaki balioarekin bat zetorrena. Inguruko lurrak, olibondoak landatzeko erabili ziren, Asiriako olio eskasia gutxitzeko asmoz. Hein batean, gerra presoekin eta asiriar ofizialen kontrolpeko herbesteratuekin kolonizatua izan zen. Ofizial hauek ziurtatu behar zuten herbesteratuek begirunea zietela jainkoei eta erregeari. Sargon II.a hil ondoren, haren seme Senaqueribek Ninivera eraman zuen hiriburua.
Hiria industen hasi zen lehena, Mosulgo zegoen frantziar kontsul Paul-Émile Botta izan zen, 1843an. Bottak uste zuen Khorsabad zela Ninive biblikoaren kokapena.