Dyedefhor

Dyedefhor
printze

Bizitza
JaiotzaAntzinako Egipto, K.a. XXVI. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaAntzinako Egipto, K.a. XXVI. mendea ( urte)
Hobiratze lekuaGizako nekropolia
Familia
AitaKeops
AmaMeritites I
Ezkontidea(k)ezezaguna
Haurrideak
LeinuaEgiptoko IV. dinastia
Jarduerak
Jarduerakprintzea
Lan nabarmenak

Dyedefhor edo Hordyedef, Egiptoko IV. dinastiako balizko faraoia izan zen, K.a. 2521 inguruan.

Aditu gehienek, benetako faraoia zen beste pertsona batekin batera gobernatu zuela diote, baina W. Helck eta N. Gimalen arabera, faraoia izan zen.

Keops faraoia eta Meririten semea. Bere anaiak Dyedefra, Kefren eta Baefra izan ziren, Egiptoko Inperio Berriaren erdialdeko Uadi Hammamateko arroketako iskripzio batek aipatzen ditu eta Baefra aipatzen du Kefrenen ondorengo bezala

Egiptoko Inperio Ertainean datatuta dagoen Arpajolearen Kantua izeneko konposaketa literarioan aipatua da, ondoren, XVIII. dinastiako tenpluetan grabatua izan zena.

"Imhotep eta Dyedefhorren epaiak entzun ditut, esaera bezala aipatzen direnak... Egin zazu, beraz, eguna zoriontsu, eta ez zaitez sekula honetaz neka". (Daumas)

Dyedefhorrek fama handia izan zuen jakintsu eta igarle bezala, eta tradizioak, Hilen Liburuko otoitzaren eta Hordyedefen argibideen egiletzat hartzen du.


Aurrekoa
Kefren
Faraoia
IV. dinastia
Ondorengoa
Baefra

Developed by StudentB