Eddy Merckx Sari Nagusia

Eddy Merckx Sari Nagusia
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1980
Desagertzea2004
Aldizkotasunaurterokoa (Ira)
MotaDefunct cycling race
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundBEL Belgika
AntolatzaileaUCI
Dokumentazioa

Eddy Merckx Sari Nagusia egun bakarreko txirrindularitza lasterketa izan zen, abuztuan Bruselaren inguruan jokatzen zena.

1980an sortua, Eddy Merckxen omenez, 1987 arte bakarkako erlojupeko modalitatean jokatzen zen. 1988tik aurrera, binakako erlojupekoaren formatua izan zuen. Orohar, 60-70 km-ko iraupena zuen, hala ere 2003ko edizioa laburragoa izan zen, 26 km-koa, inguruko eremuetan izandako sute baten ondorioz. 2005etik aurrera, Paris-Bruselarekin bat egin zen, bi probak aldi berean izatea bideragarria ez zelako

Bakarkakoan, Knut Knudsen, Eric Vanderaerden eta Chris Boardman bina garaipen dituzte. Binakakoan, Marc Wauters eta Erik Dekker izan zen bi garaipen lortu zituen bikote bakarra.

Abraham Olano gipuzkoarra da bi modalitateetan irabazi duen bakarra.


Developed by StudentB