Eduardo VII.a Erresuma Batukoa (ingelesez: Edward VII of the United Kingdom) Britainia Handiko Erresuma Batuko eta Britainiar Jabegoetako erregea, Indiako enperadorea izan zen. Viktoria erreginaren seme zaharrena zen, bere erregealdia 1901eko urtarrilaren 22tik 1910ko maiatzaren 6ra arte luzatu zen.
Bere erregealdiari maiz Eduardotar Aroa deritzote.
Tronura igo aurretik, Eduardo Galesko printze gisa 59 urte luzez egon zen eta britaniar nahiz ingeles historian tronurako ondorengo postuan denbora gehien egon den pertsona izan da. Errusia bisitatu zuen lehenbiziko britainiar monarka izan zen (1907). Eduardo VII.ak britainiar itsas gudarostearen modernizazioan berebiziko garrantzia izan zuen, bai eta Boerren Gerren osteko osasun zerbitzu militarren berrikuntzan ere.