Edward Moore "Ted" Kennedy (Boston, Massachusetts, Estatu Batuak, 1932ko otsailaren 22a - Hyannis Port, Massachusetts, 2009ko abuztuaren 25a[1]) Alderdi Demokratako estatu batuar politikari bat izan zen. 1962tik hasi eta bere heriotza egunerarte Massachusetts estatuko senatari seniorra izan zen. Kennedy familiako senide nabarmenetakoa ere izan zen. Bere anaiak ziren John Kennedy estatu batuar presidente-ohia eta New Yorkeko Robert Kennedy senataria erailak izan ziren. 2008ko maiatzaren 17 garuneko tumore baten ondorioz Massachusettsko ospitalean sartu zuten. Egun batzuk geroago ebakuntza bat egin zioten eta 2008ko azaroaren 17an bere senatari eginbeharretara itzuli zen[2]