Edwin Ernest Salpeter (Viena, 1924ko abenduaren 3a - Ithaca, New York, 2008ko azaroaren 26a) austriar fisikaria izan zen. Austriatik Australiara emigratu zuen gaztetan. Australian eta Ingalaterran egin zituen ikasketak. 1948. urtetik aurrera Ingalaterran aritu zen lanean, quantumaren elektrodinamika eta fisika nuklearra aztertzen, Hans A. Betherekin batera. Bion artean fisika atomiko erlatibistari buruzko monografia ospetsu bat idatzi zuten. 1951n "triple-alpha" erreakzioak heliotik ikatza nola egin zezakeen azaldu zuen. Geroztik izar arteko gertaera asko aztertu ditu: fisika nuklearraren ondorioak izarren bilakaeran, harea pikorren eta molekulen sorrera, neutroi izarretako buru polarrak, galaxia-multzoak, eta biofisika- eta epidemiologia-arazoak, besteak beste.