Egeoko plaka

Egeoko plakaren mapa

Egeoko plaka, mikroplaka tektoniko bat da, Mediterraneoaren ekialdean dagoena, Greziako hegoaldearen eta Turkiako mendebaldearen azpian. Egeo Itsasoa, Peloponesoa, Kreta eta Turkiak Egeoan duen kostaldea hartzen ditu. Haren hedadura 0,00793 estereorradian da. Eurasiako plakari lotua dago.

Mugakide ditu Eurasiako plaka, Afrikako plaka eta Anatoliako plaka.

Egeoko Plaka, milioi bat urteko, 0,6497º-ko errotazio abiaduran mugitzen da, 74º 28' ipar latitudean eta 87º 24' mendebal longitudean kokatutako polo bat erreferentziatzat hartuta.


Developed by StudentB