Egiptoko XXI. dinastiak, K.a. 1070 eta K.a. 945 bitartean iraun zuen Jürgen von Beckerathen arabera, Egiptoko hirugarren tarteko aroa deritzon garaia abiaraziz.
Ramses XI.aren erregealdian, K.a. 1070ean. Herihorrek, armadako buruzagia, Goi Egiptoko chatya, Nubiako erregeordea eta Amonen Apaiz Gorena zena, bere burua Egiptoko errege aldarrikatu zuen Tebasen, eragina, soilik bere eskualdean izan zuen arren. Aldi berean, Esmendesek, Behe Egiptoko chatya, Niloren deltan, bigarren gobernari leinu bat abiarazi zuen, hiriburu bezala Tanis zuena. Agintari familia edo dinastia hau, Manetonek, XXI. dinastia deitu zuen.
Garai honetan, israeldarrek, David erregea buru zutela, Siriaren aurkako lehia amaitzen dute, filistearrak garaitzen dituzte, inguruko nazio txikiak menderatzen dituzte eta Sinaitik Eufrates ibaiaren iparralderaino iritsiko zen israeldar inperio bat eratu zuten, inperio honen barnean, Mediterraneo Itsasoaren ekialdeko kostalde ia guztia zegoelarik.