XXV. dinastia edo dinastia kushita (K.a. c. 747-K.a. 664). Napata hiri-estatuan du jatorria (Kusheko lurraldean). Bertatik, dinastia honetako lehen erregeak, Alarak, Nubiaren zatiak inbaditu eta konkistatu zuen.
Hirugarren periodoaren azken dinastia izan zen. Erregea eta militarren harteko erlazioari esker, errege kushitak Egipto militarki kontrolatzea lortu zuten 80 urte baino gehiagoz. Militarki kontrolatzen zuten ezin zutelako politikoki kontrolatu, oso eremu handia baitzen.
Nubia aldeko nagusitasun politikoa indartu eta gero Piankhi subiranoak K.a 730 inguruan Egiptoko espedizio militarra burutu zuen, Nilo ibaiko hiri gehienetaz jabetu ziren Menfisez izan ezik.