Egur ikatz

Egur ikatza gori.
Marrazteko ere erabili ohi da egur ikatza.

Egur ikatza landare edo animalia substantziei ura eta beste osagai lurrunkor batzuk kenduz lortzen den erregaia da. Karbono-hondakin beltz eta arina da, eta egurra 400 eta 700 graduen artean berotzerakoan sortzen da.

Tenperatura hau lortzeko, labe berezi bat erabiltzen da. Labe hau Egur ikatz labea deitzen da, egurra ganga batean apilatzen da eta beheko aldean sua sartzerakoan dena berotzen da ikatza sortzeko. Ezin da edozein moduan berotu, oxigeno kantitate minimo bat behar da.

Euskal Herrian, mende askoan ohiko jarduera izan da egurra kontrolpeko atmosferan errez egur ikatza egitea.


Developed by StudentB