Eguraldi

Eguraldi aldaketa: ekaitza kostalderantz hurbiltzen Itsaso Baltikoan.
Ilunabarra Donostian: eguzkia da eguraldiaren eragile nagusia, eguratseko tenperatura desberdintasunak sortu eta prozesu meteorologikoak eragiten dituena.

Eguraldia une batean eguratsak duen egoera da[1], hainbat aldagai meteorologikoz definitua[2], hala nola tenperatura, presioa, haizea, eguzki-erradiazioa, hezetasuna eta prezipitazioa[3]. Lur planetan, eguraldiaren fenomeno gehienak atmosferaren maila beherenean gertatzen dira, troposferan, estratosferaren azpian. Eguraldia, oro har, eguneko epean-edo adierazten da. Epea luzea bada, batez besteko ezaugarri multzoari klima deritzogu eta berau ikertzen duen zientzia klimatologia da.

Ohiko fenomeno meteorologikoen artean daude haizea, hodeiak, euria, elurra, lainoa eta hondar ekaitzak. Gertaera ez hain arrunten artean hondamen naturalak daude, hala nola tornadoak, zikloi tropikalak (urakan eta tifoiak) eta bisutsak. Meteorologia da eguraldia aztertzen duen zientzia.

  1. Eguraldi Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-2-17)
  2. Harluxet hiztegiaren definizioa
  3. (Gaztelaniaz) Rodríguez Jiménez, Rosa María; Benito Capa, Águeda; Portela Lozano, Adelaida. (2004). Meteorología y Climatología. , 12-33 or..[Betiko hautsitako esteka]

Developed by StudentB