Ehun Urteetako Gerra | |||
---|---|---|---|
Joan Bohemiakoa Crécyko guduan, Itsas-armadak Arroxelako guduan, Henrike V.a eta bere armada Agincourteko guduan, Joana Arc-ekoa Orléansko setioan frantziar armada gidatzen | |||
Data | 1337–1453 | ||
Lekua | Frantzia, Herbehereak, Ingalaterra, Iberiar penintsula | ||
Emaitza | Frantziar garaipena Valois leinuak Frantziako tronua mantendu zuen | ||
Gudulariak | |||
| |||
Ehun Urteetako Gerra[1] (frantsesez: Guerre de Cent Ans; ingelesez: Hundred Years' War) XIV. eta XV. mendeetan Ingalaterrak eta Frantziak burututako borroka izan zen. Gatazkaren sorreran hainbat kausa daude, tartean, Frantziako tronurako zilegizko ondoretza. Gerrak, etenaldiak bazituen ere, ehun urte baino gehiago iraun zuen. Eskuarki, 1337koa da hasierako data, eta 1453koa bukaerakoa, baina Plantagenet etxeko erregeek Frantzian zituzten feudoak zirela medio, XII. mendera arte ere atzera daitezke gatazkak.