Ekoizpen-faktore

Ekonomian, ekoizpen-faktoreak ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren baliabideak dira, baina, lehengaiak ez bezala, ez dira produktuaren zati bat, baizik eta produktua ekoizteko erabili den bitarteko bat (adibidez, torloju bat egiteko burnia lehengaia da, eta torlojua egiteko makina ekoizpen-faktore bat). XIX. mendean, ekonomilariek bereizten zituzten hiru ekoizpen-faktoreak lurra (baliabide naturalak, ura, ...), kapitala (makinak, ...) eta lana ziren. Egun, giza-kapitala (langileen ezagutza eta trebetasuna) eta teknologia osatzen duten ezagutza zientifikoak beraiek ere ekoizpen-faktore gisa hartzen dira. Aldi berean, ekoizpen-faktore finkoak eta aldakorrak ere bereizten dira. Ekoizpen-faktore finkoak epe laburrera aldatzen ez direnak dira (eraikinak, makinak, ...). Lana ekoizpen-faktore aldakorra da, epe laburrera lan-indar handiagoa edo txikiagoa erabili baitaitezke (lanordu gehiago edo gutxiago).


Developed by StudentB