Ekonomialaria ekonomian aditua den pertsona da. Fenomeno ekonomikoen kostuen eta onuren arrazoiak eta ondorioak aztertzen eta ikasten dituena. Horren bidez egiturak interpretatu eta ereduak eta legeak lantzen ditu. Ekonomialariaren arlo bereziaren arabera, izen hauek ere hartzen ditu: makroekonomialaria, mikroekonomialaria, finantzaria, eta abar. Bestalde, ekonomia ikerlaria izan daiteke, edo, bestela, ekonomia politikoa aplikagarri den eremuetan, kontzeptu eta teoria ekonomikoak erabiltzen edota garatzen dituen profesionala.
Beharrezko datu kualitatibo zein kuantitatiboak biltzen ditu, haien interpretazioaz, azterketa, diagnostiko eta analisiak egiteko asmoz. Ekonometria da beharrezkoak zaizkien estatistiken lanketa egiten duen sail ekonomikoa. Horri esker, ekonomialariak lege eta modelo ekonomiko baita teoria ekonomikoak eratzeko gai dira.