El Jadida

El Jadida
‫الجديدة‬
hiria
Administrazioa
Herrialdea Maroko
ProbintziaEl Jadidako probintzia
Izen ofizialaالجديدة
Jatorrizko izena‫الجديدة‬
Geografia
Koordenatuak33°14′03″N 8°31′22″W / 33.2342°N 8.5228°W / 33.2342; -8.5228
Map
Azalera7,5 ha
Demografia
Biztanleria194.934 (2014)
0 (2014)
Dentsitatea25.991 bizt/km²
Etxebizitzak49.160
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakTacoma, Barcelos, Sidi Bennour (en) Itzuli, Sète, Sintra, Nabeul (en) Itzuli, Varennes, Vierzon, Arenzano eta Miami
http://www.eljadida.gov.ma/

El Jadida (arabieraz: الجديدة‎, amazigeraz: ⴰⵍ-ⵊⴰⴷⵉⴷⴰ) --Aurreko izenekin al-Breyja (arabieraz: البريجة‎), Mazagan (arabieraz: مازاگان‎), amazigera: ⵎⴰⵣⴰⴳⴰⵏ, Frantsesa: Mazagan, portugesa: Mazagão) eta al-Mahdouma (arabieraz: المهدومة‎)-- mendebaldeko Marokoko hiria da, Ozeano Atlantikoko kostaldean dagoena.

2004ko erroldaren arabera 144.440 biztanle zituen. Itsasoaldetik, El Jadidako hirigune zaharrak ez du "magrebiar" itxura, portugaldar harresi erraldoia duelako.[1]

El Jadidak lehen Mazagan (portugesez: Mazagão) izena zuen. Portugesek 1502an eratu eta 1769ra arte izan zuten kontrolpean. Bere azken kolonia Marokon izan zen.

  1. Paula Hardy, Heidi Edsall, Mara Vorhees. (2005). Morocco. Lonely Planet ISBN 1-74059-678-1..

Developed by StudentB