Elektromagnetismo

Magneto sendo baten poloetan taldekatzen da ferrofluxua.
Motor homopolar bat.

Elektromagnetismoa fisikaren adar bat da, eta fenomeno elektriko eta magnetikoak lotzen ditu teoria bakar batean. Oinarriak Michael Faraday-k aurkeztu zituen, eta James Clerk Maxwell-ek formulatu zituen osorik lehen aldiz. Maxwell-en ekuazio deritzenak lau ekuazio diferentzial bektorialetan oinarritzen dira, eta eremu elektrikoa, eremu magnetikoa eta haien material-iturriak erlazionatzen dituzte.

Elektromagnetismoa eremuen teoria da; hau da, azalpenak eta aurreikuspenak espazioko posizio eta denboraren mendeko magnitude fisiko bektorialetan edo tenkatzaileetan oinarritzen ditu. Elektromagnetismoak fenomeno makroskopiko fisikoak deskribatzen ditu, zeinetan mugimenduan edo pausagunean dauden karga elektrikoek parte hartzen baitute. Deskribapen horiek egin ahal izateko, eremu magnetikoa, elektrikoa eta horiek substantzia solido, likido eta gaseosoetan izaten dituzten eraginak erabiltzen dira. Teoria makroskopiko bat izanik ere (alegia, partikula-kopuru handietara bakarrik aplikagarria, eta partikula horien arteko distantzia handia denean bakarrik), elektromagnetismoak ez ditu fenomeno atomiko eta molekularrak deskribatzen. Horretarako, mekanika kuantikoa erabili beharra dago.

Gaur egun, aintzat hartzen da ezagutzen dugun unibertsoaren oinarrizko lau indarretako bat dela elektromagnetismoa.


Developed by StudentB