Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa
Datuak
Motaargitaletxea, fundazioa, ikertaldea eta irabazteko asmorik gabeko erakundea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaEuskal Editoreen Elkartea
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Agintea
Legezko formaEspainiako elkarte
Historia
Sorrera1972
Jasotako sariak
Argia Sariak  (2002, 1994)
webgune ofiziala
Inguma: elhuyar-kultur-elkartea

Elhuyar Fundazioa zientzia eta teknologia gizarteratzen eta euskararen garapena bultzatzen diharduen elkarte bat da, 1972an jaioa. Kultura elkarte gisa egin zituen lehen urratsak, Elhuyar Kultur Elkartea izenarekin, eta 2002an fundazio bihurtu zen.[1] Donostiako Goi Mailako Ingeniaritza Eskolan ibiliak ziren eta zebiltzan euskaltzale batzuek sortu zuten, beren gaiak euskaraz landu nahi zituztelako. Izena, berriz, Elhuyar anaien omenez jarri zioten elkarteari.[2][3]

Oso ezagunak dira Elhuyarrek sortu edo kudeatzen dituen produktu teknologiko batzuk, besteak beste, hauek: Elia.eus itzultzaile automatiko neuronala,[4] Elhuyar hiztegia,[5] Aditu.eus hizketa-ezagutza zerbitzua[6][7][8] euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gai den Mycroft.eus bozgorailua,[9] edo Xuxen zuzentzaile ortografikoa.[10]

Zientzia-dibulgazioan ere lan handia egiten dute: Teknopolis telebista-saioa, Norteko Ferrokarrila irratsaioa eta Elhuyar zientzia eta teknika aldizkaria.

Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta diru iturri hauek ditu: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkinak.[1]

Elhuyar taldearen barruan, fundazioa ez ezik, bi sozietate mugatu ere badira:[1]

  • Elhuyar Aholkularitza.
  • Orai: makinen eta pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetzen duten teknologiak garatzen dituzte, hainbat arlotan (adimen artifiziala, itzulpengintza automatikoa, itzulpengintza laguntzeko tresnak, testu zuzentzaileak, Interneteko bilatzaileak eta sare semantikoak, euskaraz lan egiteko aplikazioak, hiztegiak, adimen lehiakorra, hizketa-teknologia).[11]
Elhuyarreko lan taldea (2024).
  1. a b c «Nor gara: Elhuyar Fundazioa», Elhuyar Fundazioaren webgunean.
  2. Inaki Irazabalbeitia: «Elhuyar taldea: izena eta izana», 1997-11-01.
  3. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2022-02-15). «Elhuyar: 50 urte erantzun bila» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  4. «Itzultzailea» Itzultzailea (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  5. «Elhuyar hiztegiak. Kontsulta on-line» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  6. «Sarean 96. Irratsaioa. "Aditu.eus", Igor Leturia Elhuyar fundaziotik» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  7. «Audio eta bideoak transkribatu eta azpititulatzeko plataforma aurkeztu du Elhuyarrek» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  8. Aztiria Urtaran, Josu; Aiestaran, Saroi Jauregi; Azkarate, Igor Leturia. (2020). «Elhuyarren "Aditu" hizketa-ezagutzailea, beste aurrerapauso bat euskararen garapen digitalean» SENEZ (51): 259–266. ISSN 1132-2152. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  9. NAIZ. (2020-11-28). «Hiru euskal garatzailek euskarazko bozgorailu adimendunaren proiektua martxan ipini dute» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  10. Goikoetxea, Garikoitz. «Zuzenketez gain, euskara baturako era hobetsiak ere baditu Xuxenek» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  11. Elekaren webguneko orri nagusia.

Developed by StudentB