Elhuyar Hiztegia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Antton Gurrutxaga Hernaiz, Xabier Kintana, Miren Azkarate, Xabier Mendiguren Bereziartu eta Alfontso Mujika Etxeberria |
Argitaratze-data | 1996 |
Izenburua | Elhuyar Hiztegia |
Ekoizpen lekua | Usurbil |
Argitaletxea | Elhuyar Fundazioa |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara eta gaztelania |
hiztegiak.elhuyar.eus |
Elhuyar Hiztegia (Elhuyar, 1996) euskara-gaztelania hiztegi elebiduna da; Euskara-gaztelania/castellano-vasco Elhuyar Hiztegia da 1996ko lehen edizioaren izena.[1] 2013an argitaratu zen 4. edizioa, 2006an hirugarrena, eta 2000n bigarrena.[2][3][4] Laugarren edizioa Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan 2013an eginiko aldaketekin eguneratu eta osatu zen. Edizio horrek guztira 91.000 sarrera ditu, 23.000 azpisarrera eta 153.000 adiera. Adibideak 100.000 dira. Lexiko arrunta eta teknikoa, esapideak eta gramatika-egiturak ere batu zituen; eta, Onomastikaren aldetik, pertsona-izenak, leku-izenak eta erakunde-izenak.
Hiztegiaren erabilera guztiz orokorra da Euskal Herri osoan. 2021ean 1.854.019 erabiltzaile izan ziren, eta 56.122 gailu mugikorretan zegoen instalatuta. Hiztegia etengabe eguneratzen dute: 2021ean, 1.200 hitz berri sartu zituzten, eta lehenagotik zeuden beste 800 hiztegi-sarrera eguneratu.[5]
Gailu elektronikoetarako bertsioak ere badira: Android, Appleren IOS edo Kindle sistema darabilten gailuetarako, hain zuzen.