Elia Kazan (grezieraz Ελία Καζάν, 1909ko irailaren 7 – 2003ko irailaren 28) greziar jatorrizko —Istanbulen (egungo Turkian) jaio bazen ere— Ameriketako Estatu Batuetako zinema eta antzerki zuzendaria zen.
Antzerkiari dagokionez, Tennessee Williamsen eta Arthur Millerren lan nagusiak zuzendu zituen: Williamsen The Glass Menagerie (1944) eta A Streetcar Named Desire (1951), eta Millerren All My Sons (1947) eta Death of a Salesman (1949).
Zinemagintzan ere zuzendari arrakastatsua izan zen. Bi Oscar irabazi zituen, 1947ko Gentleman's Agreement eta 1954ko On the Waterfront filmengatik. Sen handiko aktore andana aurkitu zuen: Marlon Brando eta James Dean, besteak beste.