Elias Amezaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1921eko abuztuaren 9a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Getxo, 2008ko apirilaren 13a (86 urte) (86 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Oviedoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta bibliografoa |
Elias Amezaga Urlezaga (Bilbo, 1921eko abuztuaren 9a - Getxo, 2008ko apirilaren 13a) idazle bizkaitarra izan zen.
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak hasi eta Oviedon bukatu zituen eta, gaztetatik, hainbat egunkaritarako kolaborazioak egin zituen, tartean "Deia", "Diario Vasco", "El Correo Español" edo "Egin", baina baita Euskal Herritik kanpoko batzuk ere.
Gaztelaniaz idazten zuen idazle garaikiderik emankorrenetarikoa izan zen, 60 liburutik gora eginda. Horien guztien artean, "Autores Vascos" da aipagarriena, 12.000 idazleren fitxak biltzen dituena. Antzerkigintza ere landu egin zuen.
2005ean jaso zuen Manuel Lekuona Saria, Eusko Ikaskuntzak emandakoa.
86 urte zituela zendu zen.