Elikadura

Elikadura izaki bizidunek janaria edo elikagaiak barneratzeko prozesuen multzoa da. Elikaduraren xedea da izaki bizidunek beren funtzio nagusiak betetzeko behar duten energia eskuratzea. Organismo heterotrofoek (animaliak) beste izaki bizidun batzuk kontsumitzen dituzte, eta autotrofoek (landareak) materia inorganikoa eta energia iturri bat (gehienetan eguzkia) erabiltzen dute energia barneratzeko.

Animaliek jan egin behar dute elikadura prozesua gauzatu eta bizirauteko. Haragijaleek beste animalia batzuk jaten dituzte, belarjaleek landareak jaten dituzte, orojaleek biak jaten dituzte, eta detritujaleek detritua jaten dute. Onddoek gorputzetik kanpo digeritzen dute materia organikoa.


Developed by StudentB