Eliud Kipchoge (Kapsisiywa, Kenia, 1984ko azaroaren 5a) keniar iraupen luzeko lasterkari bat da. 2022ko Berlingo maratoian ordurarteko munduko maratoi errekorra apurtu zuen, lasterketa 2:01:09 denborarekin amaituz[1]. 2019ko urriaren 12an Vienan zirkuitu berezi batean ibilbidea 1:59:40.2 denboran egitea lortu zuen, bi ordutik behera lortutako marka bakarra[2]. Ez da ordea denbora ofizialtzat hartzen[3].
Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina birritan irabazi du, 2016an Rio de Janeiron eta 2021ean Tokion. Horretaz gain World Marathon Majors multzoko maratoietan 11 garaipen eskuratu ditu, hauetatik bost Berlinen eta lau Londresen.