Elizbarruti

Elizbarrutia edo diozesia gotzain, artzapezpiku edo beste prelatu baten agintepean dagoen barruti edo administrazio-eremu bat da, maiz lurralde batekin bat datorrena. Kristau eliza batzuen antolaketa modua da, Eliza Katolikoan eta Eliza Anglikanoan kasu. Eliza Katolikoan artxidiozesiak daude gainera, diozesiak baino maila altuagoa duten barrutiak direnak.

Diozesi izena Antzinako Erromako garaietatik dator, diozesia III. mendearen ondorengo administrazio-barrutiei ematen baitzitzaien. Diozesi hauetako buruak, antzinate berantiarrean, vicariusak ziren, elizan gerora ere hartuko den izena, bikario.


Developed by StudentB