Emily Dickinson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Emily Elizabeth Dickinson |
Jaiotza | Amherst, 1830eko abenduaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Amherst South Hadley |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Amherst, 1886ko maiatzaren 15a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Amherst West Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Bright's disease (en) |
Familia | |
Aita | Edward Dickinson |
Ama | Emily Norcross Dickinson |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Wilbraham & Monson Academy (en) Amherst Academy (en) (1840 - 1847ko abuztuaren 10a) Mount Holyoke College (1847 - 1848ko martxoaren 25a) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta lorezaina |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Ralph Waldo Emerson |
Genero artistikoa | olerkigintza |
emilydickinson.org | |
|
Emily Elizabeth Dickinson (Amherst, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1830eko abenduaren 10a - Ibid. 1886eko maiatzaren 15a) poeta estatubatuarra izan zen. Nahiz eta bere bizitzan zehar oso ezaguna ez izan, adituek ia aho batez onartzen dute Emily Dickinson Ameriketako Estatu Batuek inoiz izan duten poetarik handienetakoa dela.[1][2]
Sortutako ia 1.800 poemetatik 10 inguru argitaratu ziren bizi zen bitartean; gehienak bera hil ostean argitaratu ziren.[3] Olerki horiek garaiko arau poetikoetara egokitu zituzten: Dickinsonen olerkiek ez zuten izenbururik, eta lerro motzak, errima inperfektuak eta puntuazio ez konbentzionala erabiltzen zituen, baita letra larriaren erabilera ezohikoa ere.[2]
Herrikideekin lotura estua zeukan familia ezagun batekoa bazen ere, bizitzaren zatirik handiena aitaren Amhersteko etxetik atera gabe igaro zuen. Auzokoen ustez, Dickinson oso pertsona bitxia zen; beti zuriz janzten zen, eta ez zituen gonbidatuak agurtzen; azken urteetan, gainera, ia logelatik irten gabe bizi izan zen. Ez zen inoiz ezkondu, eta adiskideekiko harreman gehienak gutunen bidez landu zituen.