Enbor entzefaliko | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | burmuina |
Kokapena | burmuina |
Konponenteak | bizkarrezur-erraboila Entzefaloaren enborreko zubia mesentzefaloa |
Identifikadoreak | |
Latinez | truncus encephali |
MeSH | A08.186.211.132 |
TA | A14.1.03.009 |
FMA | 79876 |
Terminologia anatomikoa |
Enbor entzefalikoa, enbor zerebrala edo zurtoin zerebrala ere deitua; mesentzefaloak, entzefaloaren enborreko zubia (Valorioren zubia izenarekin ere ezagutua ) eta bizkarrezur–erraboilak (muin luzanga izenarekin ere ezagutua ) osatzen dute.
Aurreko garunaren , bizkarrezur-muinaren eta nerbio periferikoen arteko komunikazio biderik handiena da. Enbor entzefalikoak hainbat funtzio kontrolatzen ditu; horien artean, arnasketa, bihotz-erritmoaren erregulazioa eta soinuaren lokalizazioaren lehen mailako alderdiak; azken hau substantzia grisez eta zuriz osaturik. Substantzia grisak nukleoak eratzen ditu substantzia zuri barruan; substantzia zuria hiru mota ezberdinetan sailkatu ahal izatea eragiten duena:
1. Garezur-pareen jatorri erreala irudikatzen duten erdialde segmentarialak.
2. Enbor entzefalikoan dauden nukleoak; hiru elementu hartzen dituztenak:
3. Eraketa edo substantzia sarekera: efektu erraztailea edo inhibitzailean jardunez, hainbat prozesutan parte hartzen duten neurona – multzoa; ala nola, lo – bijilia egoera.