Enbrioia garapenaren lehen etapetan dagoen organismo zelulanitza da. Sexu bidez ugaltzen diren organismoetan, espermatozoide eta obulu baten bateraketak, ernaltze prozesuan, zigoto baten eraketa adierazten du, bi "guraso"en DNAren konbinaketa bat du.
Bere eraketaren hurrengo pausoan, zigotoak zatiketa prozesu bat hasten du, zelula kopuruaren handitze bat bultzatzen duena, blastomero izena hartzen dutena. Geroago, ezberdintze zelular prozesu bat hasten da, gorputzeko organo eta ehun ezberdinak eratuko dituena, ezarritako patroi baten arabera, azken organismoan amaitzeko. Ezberdintze zelular prozesu honetan hiru etapa ezberdin daitezke: blastulazioa, gastrulazioa eta organogenesia.
Enbrioiaren garapena amaitzen denean, organismoak umeki izena hartzen du eta, erditze unerarte bere garapena jarraituko du.