Energia potentzial | |
---|---|
Arku batekin botatako geziaren kasuan, arkuaren gainean lana egitean soka tenkatuz, pertsonak duen energia kimikoaren parte bat arkuaren energia potentzial elastiko bihurtzen da. Soka askatzean energia elastiko hori geziaren energia zinetiko bihurtzen da. | |
Magnitude mota | form of energy (en) |
Formula | |
Formulako ikurra | , eta |
Ohiko ikurra | , , , eta |
Neurtzeko unitatea | joule eta kilogram square metre per square second (en) |
Dimentsioa |
Artikulu sorta honen partea: |
Mekanika klasikoa |
---|
Energia potentzialak bi jatorri ditu. Izan daiteke indar-eremu (grabitatorioa, elektrostatikoa, etab.) baten barruan dagoen gorputz bati lotuta dagoen energia mekanikoa, edo gorputz baten barruko indar-eremu baten existentziak sortutakoa. Energia potentzialaren unitateak energiarenak dira, eta Nazioarteko Unitate-Sisteman joule-ak (J) dira.
Energia potentziala gorputz baten gaineko indarrek egiten duten lanarekin dago lotua. Indarrak kontserbakorrak badira, hasierako puntutik bukaerako puntura mugitzeko egin den lana bi puntuekin lotutako energia potentzialen arteko aldea da.
Energia potentzialaren kontzeptua fisikako esparru askotan erabiltzen da, grabitazioan eta elektromagnetismoan adibidez.