Entomologia (grezierazko ἔντομος, entomos, "zatitan ebakita dagoena", hau da "intsektua"; eta -λογία, -logia, "zientzia"[1]) intsektuak aztertzen dituen zoologiaren atala da[2]. Sailkaturiko 1,3 milioi espezietatik, intsektuek bi herenak osatzeaz gain[3], Devoniar garaiera arte, hau da, duela 400 miloi urtera arte, atzera jotzen duen historia dute. Gizakiarekin ez ezik Lurra berarekin ere harreman estua dute eta beraz, entomologia zoologiaren adarrik nagusienetariko bat bilakatu da. Batzuetan, bere barnean, artropodoak (araknidoak, krustazeoak edo miriapodoak) ere ikasi dituzte, baina teknikoki ez da zuzena izan[4].