Epimeteo | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Japeto |
Ama | Klymene (en) eta Temis |
Ezkontidea(k) | Pandora |
Seme-alabak | Pirra eta Prophasis (en) |
Anai-arrebak | Atlas, Menezio eta Prometeo |
Greziako mitologian, Epimeteo[1] (greko zaharrez: Ἐπιμηθεύς, Epimêtheús, ‘beranduago pentsatzen duena’, "atzera begirakoa", literalki "pentsamendu berantiarra") Prometeoren anaia zen (“aurreikuspena”, literalki “pentsamendua-aurrera”). Prometeoren aldean (hark etorkizuna ikus zezakeen), Epimeteok jadanik gertatutako gauzak atzerapenarekin ikusten zituen. Biak gizateriaren ordezkariak ziren, baina Prometeo azkarra eta burutsua zen, eta Epimeteo, aldiz, tentela. Japeto titanaren eta Klimene ozeanidearen semea zen. Atlas eta Menezio ziren haren beste anaiak. Pandorarekin batera alaba bat izan zuen, Pirra gorria. Pirra eta Deukalion (Prometeoren semea), uholde nagusiaren ondoren, giza generoaren aita-amak izan ziren.