- Artikulu hau Erasmus izena duen pertsonaiari buruzkoa da; Europako hezkuntza programa gaitzat duena beste hau da: «Erasmus programa»
Erasmo Rotterdamgoa |
---|
|
|
Jaiotza | Rotterdam, 1466ko urriaren 28a |
---|
Herrialdea | Hamazazpi Probintziak |
---|
Bizilekua | Erasmus House (en) |
---|
Lehen hizkuntza | latina |
---|
Heriotza | Basilea, 1536ko uztailaren 12a (69 urte) (69 urte) |
---|
Hobiratze lekua | Basileako katedrala |
---|
Heriotza modua | berezko heriotza: disenteria |
---|
|
Haurrideak | |
---|
|
Heziketa | College of Sorbonne (en) Collège de Montaigu (en) City Gymnasium (en) Turingo Unibertsitatea Queens' College (Cambridge) Cambridgeko Unibertsitatea Parisko Unibertsitatea (1495 - |
---|
Hezkuntza-maila | Doctor of Divinity (en) |
---|
Tesi zuzendaria | Jan Standonck (en) Alexander Hegius von Heek (en) |
---|
Doktorego ikaslea(k) | Wolfgang Capito (en) Jacob Milich (en) |
---|
Hizkuntzak | latina nederlandera greziera Bibliako hebreera |
---|
Irakaslea(k) | Alexander Hegius von Heek (en) Jan Standonck (en) John Colet (en) George Hermonymus (en) |
---|
Ikaslea(k) | |
---|
|
Jarduerak | itzultzailea, filosofoa, teologoa, saiakeragilea, Bibliaren itzultzailea, idazlea, latinist (en) , apaiz katoliko latindarra, unibertsitateko irakaslea eta Lady Margaret's Professor of Divinity (en) |
---|
Lantokia(k) | Rotterdam eta Basilea |
---|
Enplegatzailea(k) | Old University of Leuven (en) |
---|
Lan nabarmenak | |
---|
Influentziak | epikureismo, Zizeron eta Giovanni Pico della Mirandola |
---|
Mugimendua | Pizkundeko filosofia |
---|
|
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
---|
Erlijio-ordena | agustindar |
---|
|
|
Erasmo Rotterdamgoa[1] edo Desiderio Erasmo[2] (latinez: Desiderius Erasmus Roterodamus; Rotterdam, Herbehereak, 1466ko urriaren 28a - Basilea, Suitza, 1536ko uztailaren 12a) Pizkunde garaiko humanista, filologo, teologo, filosofoa , musikaria eta matematikoa izan zen
Bere garaian jakintsu handitzat hartua izan zen. Idazle oparoa, bere lanak latin garbi eta jantziaz idazteaz gainera, antzinako filosofiaren ezagutza handia zuen. Italiar humanistek erabilitako metodo filologikoak baliatuz, iraganaren azterketa historiko-kritikoa egiteko oinarriak ipini zituen, bereziki Testamentu Berri grekoari eta Elizako Gurasoei buruz egin zuen azterlanetan. Hezkuntzazko idatzien bidez, klasikoen alde egin zuen ikasketa eskolastikoaren plangintza zaharra ordezkatzeko. Elizaren gehiegikeriak kritikatu zituen: aspaldiko iraganaren hobea seinalatu zuen eta erreforma sakon baten behar larria azpimarratu zuen. Laster gauzatuko zen berrikuntza hori, bai Erreforma Protestantean, bai Kontrarreforma katolikoan. Oinarri horretatik, benetako kristautasun baten alde saiatu zen bere teologia lanetan.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak