Erasmo saria

Erasmo saria, urtero Erasmo Sariaren Fundazioaren batzordeak ematen duen saria da, eta kulturaren, gizartearen eta Europako zein Mundu osoko gizarte zientzien alorrean aparteko lana egin duten gizabanako eta erakundeak saritzen dira.[1] Europan ematen diren sari ospetsuenetakoa da. Sariaren izena Desiderius Erasmotik dator, berpizkundeko herbeheretar humanista.[2]

Fundazioaren Batzordea Hebeheretako kulturako pertsonak, erakunde akademikoak eta enpresak osatzen dute. Orangeko printzea da Fundazioaren patroia. Saria urtearen hasieran erabakitzen dira, otsaila aldera, eta azaroan ematen dira, Amsterdameko Errege Jauregian ospatzen den ekitaldi batean. Sariak aintzat hartzen du tolerantzia, kultura aniztasuna eta pentsamendu ez dogmatikoa.

2007an, irabazleak jasotzen zuen dirusaria 150.000 eurokoa zen.

  1. (Ingelesez) Erasmo Saria - Praemium Erasmianum[Betiko hautsitako esteka], Erasmianum Fundazioa, 2015ko urtarrilaren 24an ikusia
  2. (Ingelesez)Wikipedia turns 14, receives prestigious Erasmus Prize 2015 Wikimedia Fundazioa, a2015ko urtarrilaren 24an ikusia

Developed by StudentB