Erhu | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | necked bowl lutes played with a bow (en) |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 321.313 |
Erhu-a (二胡) hari igurtzizko instrumentua da, batzuetan nanhu (南胡, "hegoaldeko biolina") deitzen zaio edo, gainera, Mendebaldean, "Txinako biolina" edo "bi harizko txinatar biolina". Normalean instrumentu bakarlari gisa erabiltzen da, baina baita orkestra talde txiki eta handietan ere. Huqin familiako ezagunena da, Txinako hainbat talde etnikok jotzen dituzten hari igurtzizko instrumentuak. Oso tresna polifazetikoa da, musika tradizionalean zein garaikidean erabil daitekeena, hala nola pop, rock, jazz, etab.